Landareek, adibidez, inguruneko gai ez-organikoa (ez-bizia) kimikoki eraldatuz eta arnasketaren eta iraizketaren bidez lortzen dituzte mantenugaiak. Elikadura mota horri autotrofo deritzo (grezieraz auto hitzak norbera, norberaren kabuz esan nahi du, eta trophos hitzak, elikatu).
Bizidunek elikatzeko duten moduaren arabera, hainbat mailatan banatzen dira: maila trofikoetan (elikadura-mailetan). Maila horiek kate baten antzera lotuta daude, hau da, maila bateko bizidunek beste maila bateko bizidunak jaten dituzte elikatzeko. Bizidunen arteko elikadura-harremanari elika-kate deritzo.