Aipatutako elemntu horiek guztiak zelulen osagaiak dira, baina landare-zelulen kasuan badaude hainbat bereizgarri ere.
- Landare-zelulen mintza berezia izaten da, zelulosaz osatua. Zelulosazko mintz berezi horri esker dute landareen egitura zurruna edo gogorra (zuhaitzen enborrtetan bereziki).
- Landare-zelulen zitoplasma barruan animalia-zeluletan agertzen ez diren organulu mota batzuk izan ohi dira: kloroplastoak. Kloroplastoek klorofila dute, eta fotosintesiaren bidez, eguzkiaren energia erabiliz, bizidunentzat elikagaiak sor ditzakete substantzia bizigabeetatik.